sábado, 28 de marzo de 2009

lehenengo eguna Zizurkilen


Zuen umeak jada Zizurkilen, lehenengo eguna etxetik kanpo baina arazorik ez. Goizeko 10tan heldu gara izugarrizko eguraldia atera zaigularik.


Heldu bezain laster lagun egin dira eta arazorik gabe berehala aukeratu dituzte logelen sailkapena.


Egun osoan zehar hainbat joku egin ditugu eta ez dute aspertzeko denborarik izan. Gainera mozorrotzeko aukera izan dute eta haien gustoko pertsonaiak imitatu ahal izan dituzte hau ikusteko aukera daukazue ondorengo bideoan.


Nahiz eta bazkal orduan arazo batzuk egon janariarekin orokorrean ondo portatu dira eta gauzak horrela jarraituz gero 15 egun hauek zoragarriak izango direlakoan gaude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario